0

“Kalakan & Friends”

Kalakan&Friends

“Kalakan & friends” DVDeak hirukotearen lagunak eta kolaboratzaileak kontzertu berezi batean elgarretaratzen ditu

« Kalakan and friends » DVD-ak Zumarragako Antiguako baselizaren barnerat ezohiko kontzertu baten ikusterat eramaiten gaitu.

Gaualdi bakar batean, azken urte hauetan Kalakan taldearekin kolaboratu duten artista lagunak bildu dira.

Ordu batez, hirukoteak landu dituen estilo musikal eta artistikoen aniztasun ikaragarriaren ezagutza egiten dugu. Kaletik edo balletetik etorritako dantzariak, musikari klasiko edo herrikoiak, kantariak : soslaien desberdintasunak taldearen egokitze eta konpartitzeko ahala erakusten digu.

« Kalakan and friends »-ek Kalakan-en ibilbidearen aberastasuna agertzen du.

facebooktwittergoogle plus
Sailkatu gabea


Leave a Reply