TALDE BAT

3 kantari perkusionistak : Thierry, Xan eta Jamixel.

HIZKUNTZA BAT

Euskara, hautu natural bat. Ama hizkuntza izateaz gain, euskara da hiruek hautatu duten errerpetorioaren hizkuntza : euskal kantu tradizionala.

ESPIRITU BAT

Askatasuna premiatsuaren zerbitzuko. Sinpletasuna, dotoretasuna eta publikoari emozioneak sorarazten dizkion komunikazioaren apostua egiten du Kalakan taldeak.

TOPAKETA ISTORIO BAT

KML : Maurice Ravel-en Boleroa eta Txalapartaren arteko topaketa da. Katia eta Marielle Labèque bi pianista famatuek txalapartari batekin bi piano eta euskal perkusioentzat pentsatu Bolero ospetsuaren bertsioa 2006an grabatu dute. Ondotik antolatu den bira giza eta artistiko abentura baten hastapena da ; Katia eta Marielle ahizpek Euskal Herrian iragan hartzaroa bereskuratzen dute ; Kalakan taldea bere gazamen ondoan sortzen eta haunditzen da.

OREKA TX : txalapartari hauekin bizia, musika eta txalapartaren maitasuna elkarren arteko baloreak dituzte Kalakan taldeko kideek. Horregatik, heien ikusgarri berrian parte hartuko dute : Herritmo.

MDNA : Katia eta Marielle ahizperi esker hirukoteak Madonna-ren ezagutza egiten du. Bere 53. urte betetze kari kantatu eta, Kalakan taldeak kantarixa ospetsuarekin kolaboratzen du bere MDNA tour munduko biran parte hartuz. Abentura izigarria da.