0

“B_ALDEAK”

Kalakan taldeak “Elementuak” diskaren B aldea agertarazten du

B_aldeak disko laburraren izena disko biniloen garaia gogoratzeko keinua da.

“Elementuak” diskarentzat grabatuak izan ziren kantu hauek, koherentzia eta neurri arrazoinengatik diskatik kanpo gelditu ziren.

Abesti horiek bi urtez zuzenezko emanaldietan eman eta gero, orain hirukoteak maxi single formatoan proposatzen dizkigu.

B_aldeak ahots hutsezko kantuetaz osatua da.

Taldeko kide bakoitzak sai (hegazti harraparia) baten hegalalditik inspiratutako basa ahaide bat konposatu du.

Thierry, Xan eta Jamixel gaur egun asko aldatzen den artzain munduko semeak dira. Hitzik gabeko kantu horiekin xiberoko artzain olerkari eta kantarien tradizioa iraunarazi nahi izan dute.

« Birjina gaztetto bat zegoen » Ama birjinari egindako anuntziazioako kantuak eta « Ontasunik gabe » ipuin filosofikoak berriz, Kalakan taldearen dimentsio izpirituala erakusten dute.

Ahotsa arimaren adierazpena da, izakiaren lehenbiziko soinua, hunkigarriena, pertsonalena, sakonena. Taldearen mamia da.

facebooktwittergoogle plus


Leave a Reply